XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jantziko nau Jaunak zuzentasunez eta santutasunez.(
Pozez beterik nauka Jaunak,
nere anima Jainkoarekin alai daukat:
Osasun-soiñekoz jantzi nau,
garaipen estalkiz apaindu;
Koroia jazten duen senargaia bezela,
edergailluz apaintzen den andregaia bezela.
Lurrak landareak ematen dituen bezela, eta baratzak azia ernetzen duen bezela: alaxe eman-araziko du Jaunak zuzenbidea eta gorespena atzerri guztien aurrean.
Sion-en maitez ez naiz ixilduko, Jerusalenen maitez ez naiz geldi egongo; Aren zuzentasuna dizdira bezela argituko den arte, Aren salbamena zuzia bezela piztuko den arte.
Ikusiko dute erriek zure zuzentasuna, erregeek zure ospea; Izen berria ezarriko zaizu, Jaunaren agoak emana.
Koroi eder izango zera Jaunaren eskuan, errege-bureztun zure Jainkoaren eskuan.